Parke Naturaleko Meategian barrena

Ibilbide honek Zeraingo herrigunea, Aizpeako meategian barrena, Aizkorri-Aratz Parke Naturalarekin lotzen du. Ibilbidea, Zeraingo Plazatik abiatzen da (345 m) eta maldan behera Arane, Iñurrategi eta Etxeaundi baserrien ingurutik Presagainera(265 m) jaisten da. Jarraitu irakurtzen

Gi-4262 errepidearen beste aldean, Aizperrekaren ondotik, Aizpitta Adieraztegira (425 m9 zuzenean doan oinezko bidea abiatzen da Kultur Monumentu Multzo izendatuko Burdinaren mendian barneratuz. Meategiko lanek eta honen uztearen ondoren berez garatutako paisaian murgilduz, Oamendi (866) eta Arripilleta (868) gailurretara igotzen da. Hauek dira Zeraingo gailurrik altuenak eta gaur egun herri-larreak bertan daude Aizkorri, Aloña eta Aralar mendi zerrak aurrez aurre dituela. Goi-medietatik behera Urrestigarakoa, Urrestierdikoa eta Urrestiazpikoa baserrien aldemenetik (550 m9, Amidizabalbekoa borda (570 m) inguratuz, berriro Aizpeako meategiko lurretan barneratzen da ibilbidea; mea ustiatzen zen garaiko trenbide eta herrestabideetan zehar Aizpitta Adierztegira (425 m) bueltatuz. Haserako ibilbidea hartuz, Iñurrategi eta Arane baserrien aldemenetik, Herriko Plazan amaitzen da ibilbidea (345 m). Ibilbide honetan botanika ikuspegia, ekosistemaren mundura zabaltzeko aukera izango da;basoak, errekastoak, beraz garatutako landaredia eremuak, mendiko larre eta goi.mendietako paisaiak ibilbide bakarrean bilduz.

Ordutegia: Erreserbak egiteko Turismo Bulegora deitu (943 80 15 05).

Iraupena: 3 ordu eta 40 minutu

Gutxieneko taldea: 15 lagun

Prezioa: 3 €

Egin zure erreserba