Hezeguneen bisita

Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren sailetako urak bilduz Zerainen sortzen den Lasurtegi errekaren arroari Lasurtegiko Hezegunea deritzo. Bertan eman diren prozesu geologiko eta hidrologiko eta gizakiaren eragin desberdinen ondorioz, ur-ekosistema aberatsen sorlekua izan da: ur-istildu iraunkorrak, istingak, errekak, iturriak, ibarbasoak etab. Historian zehar, naturarekin orekari eusten zioten giza jarduera anitzak ere garatu dira, ingurunea itxuraldatuz eta egungo Zerain paisaia Kulturaleko ondare naturala eta kulturala osatuz. Jarraitu irakurtzen

Oreka honen adibide da Larraondo baserriko Higinio eta Santiago Alustiza anaiek 1890 urte inguruan eraikitako Larraondoko Zerrategia.
Lasurtegiko Hezegune konplexu eta oparo hau azaltzeko, hezegunean barrena ibilbide didaktiko bat prestatu da. Bertan, informazio panel eta mahaien bidez, habitaten bilakaera eta bizimodua bertan egin duten zeraindarren eragina azaltzen da. Biziaz eta historiaz beteriko inguru honetan murgildu eta sakontzea da helburua.

Ordutegia: Erreserbak egiteko Turismo Bulegora deitu (943 80 15 05)

Iraupena: Ordu t´erdi

Gutxieneko taldea: 15 lagun

Prezioa: 3 €

Egin zure erreserba