Burgomendiko bira

Ibilbidea, Zeraingo plazan abiatzen da (345 m) eta herriko kaleetan barrena, pilotaleku ondotik, Ostatu aldera jaisten da (320 m). Aralar Parke Naturala eta Txindoki aurrez aurre dituela, Antxaputzutik Burgomendiko basoan barneratzen da (340m). Jarraitu irakurtzen

Mendixkari buelta emanez, Antxaputzuko errotondan Plazarako bidea hartzen du, bolatoki, aterpe, museo, Mandio eta abarren ondotik pasatuz. Ibilbideak zortzi batean forma hartzen du. Ibilbide hau jarraituz, Zeraingo gune urbanoa dotoretzen duten landaren apaingarriz gain, Burgomendiko hariztia ezagutuko dugu. Herri kaskoan bertan, hiri handiek hainbeste desio duten birika ekologiko aparta da Burgomendi.

Ordutegia: Erreserbak egiteko Turismo Bulegora deitu (943 80 15 05).

Iraupena: 35 minutu

Gutxieneko taldea: 15 lagun

Prezioa: 2 €

Egin zure erreserba