Barbari, Aizkorpeko larreak

Ibilbidea, Zeriango plazatik abiatzen da (345 m) eta Goikoaldaban barrena, Barbari-mendiri buelta emanez plazara bueltatzen da. Lehenengo tramua Santiago bidea eta GR-34 Donostia-Arantzazu ibilbidearekin batera egiten du, Arrola errekara arte (400 m). Jarraitu irakurtzen

Atal honetan garai bateko bide eta estradetatik igarotzen da baso mardul artean. Arrola errekari jarraituz, Aizkorri mendizerra aurrez aurre dela, Arrolazar baserri aldamenetik igotzen da Barbariaitza tontor aldera 8583 m). Barbari auzoko baserri eta ardi-larreak atean utziz, basoan zehar Gaztelumuñon behera (510 m) Txoritegiko haitzaren bueltan, herriko plazan amaitzen da ibilbidea. Ibilbide-motz honetan zehar basoa eta artzaintzaren paisaiari lotutako baserri, borda, baso mardul, belardi eta larre zabalak izango ditugu aurrez aurre eta paisaia honen parte diren landareak ezagutzeko aukera aparta izango dugu.

Ordutegia: Erreserbak egiteko Turismo Bulegora deitu (943 80 15 05).

Iraupena: ordu bat eta 50 minutu

Gutxieneko taldea: 15 lagun

Prezioa: 3 €

Egin zure erreserba