Aizpeako Meategira

Ibilbidea, Zeraingo Plazan abiatzen da (345 m) eta Antxaputzuko errotondan, Burgomendi azpialdean hartzen du Aizpea aldeko norabidea. Maldan behera Arane, Iñurrategi eta Etxeaundi baserrien ingurutik Presagainera 265 m) jaisten da. Jarraitu irakurtzen

Gi-4262 errepidearen bidea abiatzen da Monumentu izendatutako Burdinaren Mendian barneratuz. Troskaiturrin, berriro ere Aizperreka gurutzatuz, Aizpeako baserri inguruak zeharkatzen ditu (504 m) hainbat estrada eta gurdibide zaharri jarraituz. Baserri inguruak utzi eta meategietako paisaia aurrez aurre dela, Gorostola (385 m) aldera jaisten da ibilbidea Lagazpitik datorren garai bateko bide zaharra jarraituz. Amezti mendiaren hegaletik, aurretik aipatu bidearen trazak berreskuratuz, Presagainan (265 m) ibilbidearen lehenengo tramuarekin elkartzen da. Arane, Iñurrategi eta Etxeaundi baserrien ondotik, malda txiki bat igoz Herriko Plazan (345 m) amaitzen da ibilbidea. Ibilbide honetan Ibai ertzeko botanika ezagutzeko aukera izateaz gain, Aizpeako meategiko lanen uzteak sortutako berezko paisaia eta Aizpea Auzoko baserri inguruetako baso, belardi, karobi, eskardura eta abar bisitatuko dituzu.

Ordutegia: Erreserbak egiteko Turismo Bulegora deitu (943 80 15 05).

Iraupena: ordu bat eta 40 minutu

Gutxieneko taldea: 15 lagun

Prezioa: 5 €

Egin zure erreserba