Herri Museoa

Museo txiki honek Goierriko herri honen bizimodu eta ohituren bilakaera azaltzea du helburu. Atal desberdinetan, herriaren prozesu historikoa adierazten duten tresna, altzari, lanabes, dokumentu, etab. biltzen dira, garai bateko nekazaritza eta artzaintzatik hasi eta, meagintza garaitik igarota, gaur egunera arte. Jarraitu irakurtzen

Orain gutxi, gainera, museoko eduki guztiak era digitalean azaltzen dituen ikus-entzunezko multimedia berritzailea jarri dute bisitarien ikusgai.

Zeraingo Herri Museoa herritarroi esker osatu ahal izan da, erakusgai denak borondate osoz eskainiak izan direlako sortu baita.

 

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10.30 – 13.30 eta 15.30 – 18.30

Larunbat, igande eta jai egunetan: 11.00 – 14.00 eta 16.00 – 19.00

Erreserbak egiteko Turismo Bulegora deitu (943 80 15 05).

Iraupena: Ordu bat

Gutxieneko taldea: 15 lagun

Prezioa: Banakoak: 3,00 €    Haurrak: 1.50 €        Taldeak: 2,00 €        Ikastetxeak: 1,50 €

Egin zure erreserba