Burdinaren mendia

XI. mendean hasi eta mendeetan zehar, Aizpeako meategietako 150 hektarea zabaletan, burdina ustiatu da. Ustiaketa honi esker, inguruan paisaia berezia garatu da; burdinaren lurretakoa. Paisaia hori du mendi osoak eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren parte da; Eusko Jaurlaritzaren “Monumentu Multzo” izendapena ere badu. Jarraitu irakurtzen

Euskal meatzaritza ulertzeko meategi honek garrantzi handia du. Eremu txiki eta bildu batean mea ustiatzeko era (harrobiak eta meazulo edo barrubideak), garraiobideak (herrestabideak, errailak, trenbideak, kableak, …) kiskaltze labe ikusgarriak eta langintza osagarrien aztarna ugari dago (bolborategiak, konponketa lantegiak, kantinak, bulegoak, pozaderak, …).

  • Aizpitta Adieraztegia: Burdinak Euskal Herrian, Zerainen eta inguruetan izan duen garrantziaz ohartarazten lagunduko digu. Gure mendietan, XI. mendetik hasita burdinaren ustiaketa, gaur egungo paisaian, bertako ekonomian, gizartean, arlo soziokulturalean eta abarretan nolako eragin aizan duena zaldu nahi digu.
  • “Polborina” galeria: Lur azaleko minerala amaitu zenean, mendian galerietatik hasi ziren burdina ateratzen. Gaur egun, Burdinaren Mendian, 200 galerietatik gora aurki ditzakegu. Hauetatik bakar bat “polborina” bezala ezagutzen dena bisita liteke.
  • Kiskalketa labeak: XX. mende hasieran industria iraultzaren ondorioz, burdinaren beharra hazi egin zen, eta behar hari erantzuna emateko burdina ekoizteko instalazio berriak egin ziren. Instalazio hauen inguruan burdinaren ustiapenerako prozesu osoa ikusi liteke. Bertan ditugu burdina karbonatu eta ikatz biltegiak, kiskalketa labeak, kargalekua, galeriak, etab.

Ordutegia: Asteburu eta jaiegunetan, Zeraingo Turismo bulegotik, eguardiko 12:00etan ateratzen den bisita gidatuarekin bisita liteke.

Bisita honetako egitaraua:
Irteera: Turismo Bulegotik 12:00etan
Larraondoko Zerrategi Hidraulikoa
Burdinaren Mendiko Aizpitta Adieraztegia eta Polboriñe galeria.

Gainontzeko egunetan erreserbaz.
Erreserbak egiteko Turismo Bulegora deitu (943 80 15 05).

Iraupena: ordu t´erdi

Gutxieneko taldea ordutegitik kanpora: 15 lagun

Prezioa:
Aizpitta: Banakoak: 3,00 € Haurrak: 2.00 € Taldeak: 2,00 €
Galeria: Banakoak: 2.00 € Haurrak: 1.50 € Taldeak: 1.50 €
Labeak: Banakoak: 2.00 € Haurrak: 1.50 € Taldeak: 1.50 €
Dena ikustea: Banakoak: 6.50 € Taldeak: 4.00 €

Egin zure erreserba