1711ko kartzela

Zeraingo kartzela edo ziega hau, udaletxearekin batera eraiki zuten 1711 urtean. Pasoko kartzela modura erabili zen, Zerainen elkartzen baitziren garrantzi handiko bi galtzada. Kartzela honetan gainera, Zeraingo burdin meategietara lan egitera zigortzen zituzten presoek gaua egiten zuten. Jarraitu irakurtzen

Garaiko egoeraren adierazgarri, presoak lotzeko zepo eta eskuburdinak aurkituko ditugu. Gaur egun, gure historiaren aztarna gisa mantentzen da, eta Gipuzkoan geratzen den XVIII. mendeko kartzela bakarra da Zeraingoa.

Ordutegia: Asteazkenetan itxita.
Erreserbak egiteko Turismo Bulegora deitu (943 80 15 05).

Iraupena: 15 minutu

Gutxieneko taldea: 15 lagun

Prezioa: Banakoak: 1,00 €    Haurrak: 1.00 €      Taldeak: 1,00 €

Egin zure erreserba