Sagardoa

Euskal kulturan errotutako eta nekazaritzan jatorria duen sagardogintza prozesuak badu bere txokoa Zerainen: sagarrondoek, pago, haritz eta arteen artean toki pribilegiatua hartzen dute Zeraingo Paisaian eta hortaz tradiziozko sagardo ekoizpeneko lurraldea dela esan daiteke, beste zenbait tokien antzera etxerako adinako ekoizpenarekin hasi zena, zenbaitetan urtero-urtero sagardotegi sasoian ehunka pertsona erakartzen bukatu arte. Jarraitu irakurtzen

Gaur egun, bi sagardotegi daude  Zerainen, eta gerturatzen den sagardo eta sagardotegi menuaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dute.
Ohiarte sagardotegiak, XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma gordetzen ditu eta bertan beso zabalik hartuko dituzte Haritzek eta Maitek gerturatzen diren bisitariak.
Otatza sagardotegia familiako betidaniko sagardotegia da eta bertan Joxe Antoniok  urteak daramatza mimoz urtero-urtero ahalik eta produkturik gustagarriena lortu nahian.
Oiharte Sagardotegian, bisitariak, sagardogintza prozesuaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, lehengo garaietatik oraingora izandako aldaketak ezagutzeko aukera ere izango du: garai bateko dolareak eta egungo prentsa sistemak, egurrezko barrikak eta barrika herdoilgaitzak… Horrez gain, eta bisita amaitzeko, bisitariak bertako sagardo paregabea dastatzeko aukera izango du.

Bisitariak aukeran dituen bisitak hurrengoak dira

  • “Oiharte” : Oiharte Sagardotegian bisita gidatua + kata + pintxoa
  • “Oiharten dastatu”: Oiharte Sagardotegian bisita gidatua + kata + hamaiketakoa
  • “Oiharte gozatu”: Oiharte Sagardotegian bisita gidatua + kata + pintxoa+bazkaria
  • “Oiharte kata”: Oiharte Sagardotegian enologo baten eskutik kata gidatua + pintxoa

Ordutegia: aurrez hitzartu behar da turismo bulegora deituta (943 80 15 05)

Iraupena: bisitaren araberakoa

Gutxieneko taldea: 15 lagun Banakoentzat larunbat eta igandetan 11,00etan

Prezioa:
Bisitak                         Banakoak      Haurrak        Taldeak
“Oiharte”                           8,00 €             3,00 €            5,00 €
“Oiharten dastatu”           11,00 €            8,00 €            3,00 €
“Oiharte gozatu”              35,00 €          12,00 €         30,00/26,00 €
“Oiharte kata”                                                                12,00 €

Egin zure erreserba