Ogia

Zeraingo Hariztierdi aterpetxeak eskaintzen dituen instalakuntzak probestuz, hala hautatzen duen bisitariak, ogia modu tradizionalean nola egiten den ikusi eta ikasteko aukera dauka. Jarraitu irakurtzen

Horretarako, bisitariari lehen harrera aterpean bertan egiten zaio eta ogiaren historiaren inguruan, ogi mota ezberdinei buruz, ogiak euskal gastronomian izan duen paperaz … azalpenak eskaini ondoren, garai batean ogia etxean bertan egiteko ohitura berreskuratuko da, ogia bertan eginez. Prozesu honetan bisitariak berak parte hartzen du eta amaieran bere opiltxoa etxera eramaten du. Ekintza honen barnean eta honen osagarri, herrian bertan dagoen egurrezko labe bat ere bisitatzen da, garai batean ogia egiteko erabiltzen zena delarik.

 

Ordutegia: aurrez hitzartu behar da turismo bulegora deituta (943 80 15 05)

Iraupena: ordu t´erdi

Gutxieneko taldea: 20 lagun

Prezioa: 4 €

Egin zure erreserba