Eztia

Ermasoro baserriko Eugenio Elortza segurarrak etxean antolatua duen museo txikian, erleen mundu ezkutuaren berri jasotzeko aukera dute bisitariek. Jarraitu irakurtzen

Bisitaldia, erlauntza mota ezberdinak ikusiz hasten da.Enborrez eginak, zumitzez eta buztinez eginak, eta gaur egun erabiltzen diren berriak ere ikusiz, Eugeniok erleen bizimodu eta lanaren berri ematen du.

Ondoren, lanean ari diren erlauntzak ikusiko ditugu. Leiho zabalak dituen gela baten babesean sartu eta Eugeniok erlauntza bat irekitzen du barrutik ere ezagut dezagun. Erregina, eztiz betetako abaraskak, langileak…; erleen mundu ezkutua ezagutzeko aukera ezin hobea da.

Abarasketatik eztia nola ateratzen den ikusi eta erleen eztia dastatuz bukatuko da ikustaldia.

 

Ordutegia: aurrez hitzartu behar da turismo bulegora deituta (943 80 15 05)

Iraupena: ordu t´erdu

Gutxieneko taldea: 20 lagun

Prezioa: 4 €

Egin zure erreserba