Bisita kulturalak, ingurumen bisitak eta bisita gastronomikoak

Aldabe Zerbitzu Turistikoakek bere zerbitzuen artean, kudeatzen dituen azpiegiturak eta baliabide ezberdinak direla medio, hainbat bisitaldi egiteko aukera eskaintzen du. Jarraitu irakurtzen

Aldabek eskaintzen dituen bisitak hiru arlo nagusitan sailka daitezke: arlo kulturalean (ondare historiko-kulturala gaitzat harturik egiten diren bisitak lirateke), ingurumen arloan (landa garapena, paisaia, flora eta fauna landuz burutzen direnak) eta arlo gastronomikoan (lurraldeko produktuen aberastasuna aitzakiatzat harturik egiten diren bisitak).

Horien artean, eta adibide gisa, Zeraingo herri museora, Zeraingo Aizpeako Burdinaren mendira, Segurako Erdi Aroko hiribildura, Segura eta Zeraingo gaztandegietara, Segurako uraren ibilbidera eta Zeraingo Lasurtegiko hezegunera egiten diren bisitak leudeke.

Guzti hauekin, bisita turistiko soil bat baino zerbait gehiago eskaintzen da, izan ere bisitariaren gustukoak izango diren bisitaldi ludiko-didaktikoak garatzea izan baitu helburu Aldabek bere jardueren sarea garatzen hasi zenez geroztik.