Irrien lagunekin egunpasa

Irrien Lagunen Klubaren eta Aldabe Kooperatiba Elkartearen elkarlanaren ondorio sorturiko proiektua da hau: Largabista, Martinbertso, Marikalanbre eta Tiritatxo lagunek Zerainen edo / eta Seguran egun pasa hezitzaile eta dibertigarri bat igarotzeko aukera eskaintzen diete etxeko txikienei zein familia osoari. Jarraitu irakurtzen

Beraiek izango dira, bi herri hauetan egin daitezkeen bisita ezberdinetan gidari lanak egingo dituztenak: aukeratutako bisitaren arabera, Largabistak naturaren inguruko azalpenak emango ditu, ibilbideetan, artzainei egindako bisitetan… Martinbertsok kultura zale amorratua denak, Segura Erdi Aroko hiribilduari buruz hitz egingo du, kantuak, bertsoak… eskainiko ditu, Marikalanbrek berriz zientziaren sareetan murgilduko du bisitaria zerrategian, meategietako labeetan… eta Tiritatxok azkenik, bizi osasuntsu bat izateko gomendioak eskainiko ditu, erlezainari bisita egindakoan, ogia egitean…

Hemen duzue Irrien Lagunekin egun-pasa paregabeak egiteko aukera, etxerako bidean motxila esperientzia ahaztezinez betea itzuli ahal izateko.

 

Ordutegia: Erreserbak egiteko Turismo Bulegora deitu (943 80 15 05).

Iraupena: egun erdia

Gutxieneko taldea: 15 lagun (gutxiago badira 15ena ordaintzen da). Seguran taldea 10 lagunetik gora.

Prezioa: Bisitaren araberakoa:

  • Segura Erdi aroan:

    • Ardixarra: 3€
    • Kaskoa + karkaba: 4€
    • Dena: 5€
  • Eztigintza: 5.5 €
  • Herri museoa + kartzela: 4.5€ (ikastetxeek 4€)
  • Natur ibilbidea: 4 €
  • Gaztagintza: 5.5 €
  • Burdinaren Mendia (Aizpitta + galeria + ingurua): 5.5€
  • Burdinaren mendia (Aizpitta + galeria) + zerrategia: 6.5€ (ikastetxeek 5.5€)
  • Zerrategia: 3 €

Egin zure erreserba