Gaztagintza : Idiazabal lurraldea

Gipuzkoako barnealdea tradizioz artzaintzari lotutako lurraldea eta Idiazabal gaztaren sorlekua da. Hain zuzen ere, nazioartean izen handienetakoa lortu duten euskal produktu gastronomikoen artean dago Idiazabal gazta. Izena Goierri eskualdeko udalerri batetik datorkio. Jarraitu irakurtzen

Goierrin  dauden gaztandegietako bat bisitatzea oso gomendagarria da. Bisita egiteko data onenak urtarriletik ekainera bitartekoak dira, urte sasoi horretan baitago bete-betean gaztagintza prozesua. 

Komenigarria da gazta dastaketak, gaztandegietara bisitak eta artzain-txaboletarako joanaldiak aurrez erreserbatzea; kasu batzuetan gidari baten laguntza beharko duzu.

Zerainen Basazabal eta Garoa gaztandegiak bisitatzeko aukera dago, Seguran berriz Ondarre gaztandegia.

 

Ordutegia: Erreserbak egiteko Turismo Bulegora deitu (943 80 15 05).

Iraupena: egun erdia

Gutxieneko taldea: 20 lagun

Prezioa: 4 €

Egin zure erreserba