Erdi Arora bidaia

Segurako hiribildua ezagutzeko bisita gidatu antzeztua egiteko aukera eskaintzen da. Jarraitu irakurtzen

Segurako herria, Erdi Aroan, Gipuzkoako hiribildu garrantzitsuenetakoa izan zen, garai hartan Iberiar Penintsula Europarekin lotzeko pasabide estrategikoa izan baitzen. Honen ondorioz, hiribildua historia oparoaren jabe da gaur egun.
Segurako hiribildua ezagutzeko bisita gidatu antzeztua eginteko aukera dago aurrez erreserba eginez gero. Segurar nahiz herria ezagutzeko asmoz datozen bisitariek hiribilduko etxeak, jauregiak, sarrera ateak, eliza, karkaba,… ikusiko dituzte garaiko pertsonai ezberdinen laguntzarekin: hiribilduko langile familiako emakumea, ostatu bila dabilen erromesa, merkataria,…

Ordutegia: Erreserbak egiteko Turismo Bulegora deitu (943 80 15 05).

Iraupena: ordu  bat

Gutxieneko taldea: 15 lagun

Prezioa: 5 €

Egin zure erreserba