Bolajokoa Goierrin

Bola jokoa ohitura oso zabaldua da Euskadi osoan, baina jokatzeko moduetako asko galbidean dira eta desagertzeko zorian. Hala ere, Zerainen eta Seguran, Gipuzkoa erdi-erdian, jokorako ohitura handia dago, ezagutu eta gozatzea merezi duten euskal tradizio zenbaitek bizirik dirauen seinale. Jarraitu irakurtzen

Bolari aditu batek jokatzeko oinarrizko teknika eta gakoak erakutsiko dizkizu, ahalik eta bolo kopuru handiena bota dezazun. Hala, tradizioak agintzen duenez, probako zenbait tiraldiren ostean, zein abila zaren erakutsi beharko duzu, ondo pasatzea eta esperientzia horretaz gozatzea beste saririk gabeko txapelketa batean parte hartuz. Irabaziz gero, primeran, eta galduz gero, berdin. 

Noski, tradizioak honakoa ere agintzen duenez, zer hoberik esperientzia amaitzeko hamaiketakoan Gipuzkoako txoko horretako produktu tipikoenetako bi jan-edatea baino: sagardoa eta gazta. Laburbilduz, hortxe duzu zer den bola jokoa bete-betean.

Ordutegia: Erreserbak egiteko Turismo Bulegora deitu (943 80 15 05).

Iraupena: Egun erdia

Gutxieneko taldea: 8 lagun

Prezioa: 10 €

Egin zure erreserba