Artzain txaboletara bisita

Euskal Herriko paisaia marraztean edo irudikatzean, maiz euskal mendiak eta hauek zipriztintzen dituzten txabolak irudikatu ohi dira. Txabola hauek mendi horietan urte sasoi ezberdinak igarotzen zituzten artzainen bizilekuak izan ohi ziren, eta urteak igaro eta gero ere oraindik horrela dira. Jarraitu irakurtzen

Nekazaritzak eta abeltzaintzak, eta bigarrenaren kasuan konkretuki artzaintzak euskal ekonomian izan duen garrantzia kontuan izanda, artzain txabola horietako batera bisita egitea oso bisita interesgarria izan daiteke. Bisitariak, artzain txaboletan dauden artzainak bisitatatzeko aukera eskaintzen dugu maiatza eta urri amaiera  bitartean. Esperientziaz beteriko elkarrizketez gozatzeko aukera izango du: garai bateko artzainen eta egungoen biziaren alderaketa, artzain txabolen eboluzioa, gaztagintza prozesua mendiko artzain txaboletan…
Zeraingo artzainek beraien udako txaboletara gerturatzeko aukera eskaintzen diote bisitariari:
Basazabal gaztandegiko Jabier Muñoak herri lurretan dagoen Oosoko txabolara gerturatzeko aukera eskaintzen du. Garoa gaztandegiko Jon Harreguyk berriz, Aralargo Beaskinen duten txabolara bisita egiteko aukera luzatzen du. Azkenik, Urbian udara pasatzen duten Aranburutarren eta Milagrosen Arbelargo artzain txabolak bisitatzeko aukera eskaintzen da.
Proposamena onartzen duen bisitariari ez zaio damurik geratuko.

Ordutegia: Erreserbak egiteko Turismo Bulegora deitu (943 80 15 05).

Iraupena: egun erdia

Gutxieneko taldea: 15 lagun

Prezioa: 10 €

Egin zure erreserba