Aldabe esperientziak

Aldabe Zerbitzu Turistikoakek, bere zerbitzuak adin tarte guztiei luzatu eta garaian garaiko gizartearen beharretara egokitu nahian, esperientzien sarea osatu du. Jarraitu irakurtzen

Azken urteetan, sektore turistikoak hartutako bidea, parte hartzaileagoa dela esatea zilegi bada, hein handi batean,  gizarteak, kasu honetan bisitariak, burutzen dituen ekintzetan jarrera aktiboagoa izatea eskatzen zuelako izan da.

Modu honetan,  6 dira Aldabek proposatzen dituen esperientziak; horietatik hiruk inguruneko ekonomiarekin zer ikusi zuzena dute (gaztagintza, artzain txaboletara bisita eta izan zaitez meatzari izenekoek), bik garai bateko eta egungo aisialdiarekin zer ikusia dute (bola jokoa Goierrin eta Irrien Lagunekin egun pasa izenekoek) eta batek arlo historiko-arkitektonikoarekin du lotura (Erdi Arora bidaia izenekoak).

Azken finean, artzain, meatzari, bolari… bihurtuz esperientzia ahaztezinak biziko ditu bisitariak.