Irrien lagunen aterpetxea

2011az geroztik IRRIEN LAGUNEN KLUBeko aterpetxea Zerainen dago baita ere. Jarraitu irakurtzen

Bertan, Gipuzkoako bihotzean, naturaz gozatu eta ekintza dibertigarri eta hezitzaileak burutuz ZERAIN PAISAIA KULTURALA ezagutu ahal izango dute Irrien Lagunen Klubeko pertsonaien eskutik ; Largabista, Martinber, Marikalanbre,…).

FAMILIEI ETA LAGUN TALDEEI ZUZENDUTAKOA

Astebukaeretan, Euskal Herriko familiei eta taldeei zuzenduta, gure pertsonaiekin egun batzuk pasatzeko eta gure baloreetan oinarritutako jardueretan parte hartzeko.

OSTIRAL ILUNTZETIK LARUNBAT GOIZETIK LARUNBAT ARRATSALDETIK
PENTSIO OSOA PENTSIO OSOA PENTSIO OSOA
3 JARDUERA 3 JARDUERA 2 JARDUERA
Haur zein heldu 85€ Haur zein heldu 70€ Haur zein heldu 60€

5€ko deskontua bazkideentzat

IKASTETXEEI ETA ELKARTEEI ZUZENDUTAKOA

Astean zehar, ikastetxeei eta elkarteei, 2 edo 3 eguneko egonaldia eskainiko diegu gure pertsonaiekin batera, beraiek aukeratutako interesgune bat modu eraikitzailean eta parte hartzailean lantzeko. Interesgune ezberdinak aukera ditzakezue: Animaliak, Erdi Aroa, birziklapena, ura, industrializazioa, urtaroak, herria eta zerbitzuak,…

BI EGUN, GAU BAT HIRU EGUN, BI GAU
PENTSIO OSOA PENTSIO OSOA
3 JARDUERA ETA GAUBELA 5 JARDUERA ETA BI GAUBELA
50€ HAUR BAKOITZAK

* Irakasleek pentsioa bakarrik

84€ HAUR BAKOITZAK

*Irakasleek pentsioa bakarrik

* Deskontuak Irrien Lagunak Klubeko txarteldunentzat eta ikastetxe irrizaleentzat.