Ingurugiro eskola

Zerain Paisaia Kulturalaren barnean kokatuta dagoen ingurumen eskola da, eta bertako inguruneak, funtzio hori betetzeko toki ezin hobeago bezala definitzen du. Bertako txokoen aberastasunak ingurumena lantzeko aukera paregabea eskaintzen du. Jarraitu irakurtzen

Gure helburu garrantzitsuena, gizartea biltzen duten osagaien eta beraien arteko hartu emanen ezagutza jasotzea da, hau da, bertako paisaia lantzeko aukera izatea. Azpimarragarria da, egonaldian ingurumena jorratzeko modua ere: hezkuntza sistemako zehar lerro den ingurumen hezkuntza gaia, bertako ekintzen bidez era integratu batean lantzen baita. BURUTU LITEZTEEN EGITARAU DIDAKTIKOAK:

  • "Zeraingo historian zeharreko ibilaldia": Herri Museoa, Kartzela, etab.
  • "Energia bigunen erabilera": Larraondoko Zerrategia.
  • "Nekazal produktuen eraldaketa": gazta, eztia, sagardoa, etab.
  • "Lehengaien ustiaketa": burdinaren mendia.
  • "Erdi arora bidaia": Segura.

PREZIOAK:

  • Bi eguneko egonaldia ( gau bat, 2 otordu, gosari bat eta hiru ekintza): ikasleek 35,5€ eta irakasleek 23,50€ (BEZ barne).
  • Hiru eguneko egonaldia (bi gau, 4 otordu, bi gosari eta 5 ekintza): ikasleek 67€ eta irakasleek 47€ (BEZ barne).

2013/2014 ikasturtea

Ikastetxearen nahietara programa egokitzeko aukera.