Harizti-erdi aterpetxea

Harizti-erdi aterpetxeak 1997tik adin guztietako bisitariak hartzen ditu etxean bezala. Jarraitu irakurtzen

Zeraingo herrigunean bertan dago eta 44 lagunentzako lekua du: hogeitalauko gela bat, seiko bat, hiruko lau gela eta biko beste bat, bakoitza bere bainugelarekin. Aterpetxea era askotako bisitari zein bisitaldi hartzeko prestatua dago.

Orokorrean, bi bisitaldi mota eskaintzen ditu. Alde batetik, asteburua zein egun batzuk igarotzera etortzen diren taldeak daude: aisialdi taldeak, elkarteak, barnetegiak, kirol taldeak, erromesak eta turistak, besteak beste. Beste aldetik, ikastetxeen egonaldiak daude, bi egun zein hiru egunekoak. Hauen kasuan, egonaldian zehar egiteko ingurumen hezkuntzan oinarritutako bisita zein tailerren eskaintza zabala dago.

Zerain eta ingurua ezagutu eta natura bilatzen duen edonork atseden leku aparta aurkituko du, bertako lasaitasunaz gozatzeko.