Guri buruz

Aldaberen kontzientzia ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzea da. Horretarako, gure gestioa kreditatzeko Q kalitate turistikoaren ziurtagiria lortu dugu Zeraingo Turismo bulegoan eta Segurako Turismo bulegoan. Jarraitu irakurtzen

Aldabe Zerbitzu Turistikoakek eskaintzen dituen zerbitzuak hurrengoak dira:

  • Turismo Bulegoen kudeaketa: Aldabek kudeatzen dituen proiektu integralen barne, hainbat turismo baliabideren sorreran eta garapenean gidari rolak hartzen ditugu. Interpretazio Zentroen, Museoen, Turismo Bulegoen, aterpetxeen eta abarren kudeaketan adituak gara Aldaben: bisita gidatuak, tailerrak, erakusketak eta bestelako ekintzak.
  • Udal zerbitzuak eta turismo aholkularitza: Aldaben turismo zerbitzuak antolatzen, garatzen eta kudeatzen profesionalak gara. Turismo bulegoen ardura hartu eta dinamizatzen ere trebaturik gaude eta, horrekin batera, etengabe produktu berriak diseinatzen eta garatzen ditugu. Azken finean, turismo arloko beharrak asetuko dituen zerbitzu integrala eskaintzen du Aldabek.
  • Enpresentzako bisita gidatuak: Enpresa barruko gida lanak egiten ditugu, ikastetxe nahiz bestelako taldeekin. Enpresara datozen bisitariekin ere (atzerritarrak, enpresako kideak,…) gida laguntzaile lanak egiten ditugu.
  • Bidai agentzientzat gida lanak: Agentziek antolatzen dituzten bidaietarako gida laguntzaile lanak egiten ditugu. Egun bateko edo gehiagorako lanak izan daitezke. “Transfer” lanak ere egiten ditugu.
  • Stand-etako harrera: Azoketarako azafata lanak egiten ditugu.
  • Promozioa eta marketina: Aldabek kudeatzen dituen baliabide turistikoen promozioaz arduratzen gara, kasuan kasuko marketin eta komunikazio-erreminta egokienak erabiliz. Esate baterako: web-guneak, publikazioak, merchandising-a, prentsa-ardurak,…

Q kalitate turistikoaren ziurtagiria

Aldaberen helburua ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzea da. Horretarako, gure kudeaketa akreditatzeko ziurtagiria lortu dugu Zeraingo Turismo bulegoan, iraganean baita Segurako Turismo bulegoan ere.
Horrez gain, Aldabe Zerbitzu Turistikoak kudeatzen dituen gainerako zerbitzuetan “Erabilpen egokiko eskuorrien” bidez lan egiten dugu.
Aldabe Zerbitzu Turistikoak, bikaintasunaren bila, lehen pausoak dagoeneko emanak ditu.