Bezeroak

1.999 urteaz geroztik, Aldabe Zerbitzu Turistikoa enpresak ia 1000 bezero lortu ditu. Erakunde publiko, erakunde pribatu, industria enpresak, ikastetxeak, euskaltegiak,… ezberdinak daude bezero hauen artean. Hauez gain, urte osoan guk eskaintzen ditugun zerbitzu ezberdinen banako erabiltzaile ezberdinak daude. Jarraitu irakurtzen

Gure bezeroen artean:

  • Udalak:Erakunde publiko hauen eskaintza turistiko ezberdinen kudeaketaz arduratzen gara. Turismo Bulegoak, Museoak, Interpretazio zentroak,… Hauek kudeatzeaz gain, herriko eskaintza turistikoa zabaltzeko helburuarekin, produktu eta esperientzia berriak lantzen ditugu.
  • Ikastetxeak: Hezkuntzari zuzenduriko bisitaldi didaktikoak antolatzen ditugu. Ikastetxeko lau paretetatik irten, eta lantzen ari diren gai ezberdinak modu dibertigarri eta erakargarri batean lantzeko aukera eskaintzen dugu.
  • Euskaltegiak: Euskara lantzeko bisitaldi bereziak antolatzen ditugu.
  • Jubilatu, emakume talde,…: Egun bakarreko bisita gidatuak antolatzen ditugu. Egun osoko ekintzez gain, jatetxe eta sagardotegi ezberdinetako menu ezberdinekin pakete ezberdinak osatzen ditugu.
  • Enpresa pribatuak: Enpresa barruko bisitaldiak egiten ditugu. Enpresaren eguneroko zereginak nola egiten diren eta produkzioaren sekretuak azaltzen dizkiegu honetan interesa duten taldeei. Enpresak izan ditzakeen bestelako bisitaldietan ere gida laguntzaile lanak egiten ditugu.
  • Stand eta azoken zaintza lanak: Turismoari loturiko Stand eta azoka ezberdinetan bisitariei informazioa emanaz, Standen zaintza lanak egiten ditugu