Turismo bizia sortzea helburu

Aldabe, zerbitzu turistikoakek, turismo kulturala, ingurumena eta gastronomia lantzen ditu, herri biziak eraikiz, bisitariak erakarriz eta garapen iraunkorraren baloreak transmitituz. Jarraitu irakurtzen

1.999ko otsailean gorpuztu genuen Aldabe, O.E. sortzeko ideia. Zerain Parke Kulturalaren proiektuak aurrera egin ahala, Zeraingo Udalak eta Zerain Dezagun Fundazioak bultzatuta sortu genuen Aldabe.

Lau urte geroago, pauso bat harago eman eta Aldabe Kooperatiba Elkarte bilakatu zen. Zeraingo proiektuak irmo zirauela ikusirik, erronka berriei ekiteko erabakia hartu genuen. Bidaia-agentzietako gida lanak, aholkularitza-zerbitzuak,… Gure esperientzia oinarri hartuta, Gipuzkoako nahiz Euskal Herriko herrientzako erreferentzia bihurtu ginen. Eta halaxe, Aldabek hainbat proiektu interesgarriren ardura hartu zuen: Zegamako  Egur Museoaren kudeaketa, Segurako Ardixarra Erdi Aroko Interpretazio Zentroaren ardura eta kasko historikoko bisita gidatuen kudeaketa eta Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroaren ardura Idiazabalen, besteren artean.

Finean, herri nahi auzoetako baliabide turistikoen kudeaketan aditu bilakatu gara.